Food truck

Food truck (euskaraz "janari kamioia"; modu informalean furgofarra[1]) kalean janaria zerbitzatzeko moldatuta dagoen garraiobide bati erreferentzia egiteko erabiltzen den terminoa da. Oro har, janari azkarrari lotuta egoten dira, baina 2009tik aurrera janari landuagoetara pasa zen. Izozkiak, elikagai izoztuak edo aurreontziratuak saltzen dituzte; beste batzuek sukaldeak dituzte ontzian eta janaria zerotik prestatzen dute, edo sukalde komertzial batean prestatutako janaria berotzen dute. Hamburgesak, izozkiak, patata frijituak...saltzen diren janari arruntenak dira. 2010eko hamarkadaren hasieran, jatetxe berrien fenomenoaren erdian, gourmet sukaldaritza eskaintzen zituzten janari-kamioiak eta oso ezagunak bihurtu ziren. Janari kamioiak kaleko janari-industriaren osagai garrantzitsuak dira, egunero 2.500 milioi pertsona inguru zerbitzatzen baititu.

Kamioi hauek mugikorrak izaten dira; hau da, eskaria dagoen tokietan egiten dute lan.

  1. Furgofarra: Uda ona izan dugu; festetan jende asko dabil, eta covida eta gero, gehiago. (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search